maiatza , 2015

BAKE KANPAINA, ESKULANEN TXAPELKETA

Aurten ere bake kanpainaren zehar eskulanen txapelketa ospatu dugu. Lehen Hezkuntzako 2. zikloko bigarren saria Aimar Benitok lortu du, 2. Zikloko txapeldunak Adur Ramos eta Joana Iradi. zikloko bigarren saria Luzia Royok eta Ainara Arzakek irabazi dute. 3. zikloko txapeldunak...

BAKE KANPAINA

BARKAMENA BAKEAREN OINARRI Maiatzaren 25tik 29ra ikastolan bakearen kanpaina ospatuko dugu. Aurten barkamenari buruz hausnartuko dugu, barkamena bakea lortzeko bide ona da eta. Ostiralean arratsaldeko lauretan bakearen aldeko keinu bat egingo dugu, eta guztiak bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

BIDE HEZKUNTZA

LH3. eta 4. mailakoak bide hezkuntzako eraskusketa ikustera joan gara!!! Bertan, ikastola desberdinetako marrazkiak ikusi ditugu eta bakoitzak gehien gustoko zuen marrazkia bozkatu du. Ondoren, liburutegira joan gara eta liburu ezberdinekin lan egin dugu.

AGENDA 21

Aurten ere gure ikastolako Agenda21ko ordezkariak beste Donostiako ikastetxeetako kideekin batera Udal foroan izan dira

MARIAREN ASTEA

Aste honetan Mariaren astea ospatu dugu, lorez apaindu dugu bera gure ama da eta.

SOS NEPAL

Apirilaren 25an Nepalen gertatutako lurrikara oso larria izan da eta gure laguntzaren beharrean daude. Klaretiar misiolariek Procladeren bitartez, laguntza hori bideratzeko kontu-korronte hauek ireki dituzte. Jakin dezagula solidarioak izaten!

MARIAREN ASTEA

Ikastolan, aste berezia ospatzen ari gara, MARIAREN ASTEA. Astean zehar gure ama den Mariari otoitz bereziak egin eta loreak ekarriko dizkiogu. Bera gure zaindaria da!