martxoa , 2015

ASTE SANTUA

Groseko Pastoral Barrutiak, Mariaren Bihotza Ikastola eta Parrokiarekin batera, Sendiekin Aste Santua modu berezi batean parte hartzea gonbidatzen zaituztet. Anima zaitezte!!!

KORRIKA DONOSTIAN

“Urepeletik Bilbora abian dabil KORRIKA…” Igandean Donostiara iritsi zen. Ikastolako inguruetan ikasle, guraso eta irakasleak bildu ginen Korrikari ongi etorria emateko eta euskararekin bat egiteko. Giro ederra Donostiako kaleetakoa!!!

KORRIKA

Korrika igandean Donostiara iristen da, gure ikastola aurretik 11.30tan pasatzen da. Parte hartzera anima zaitezte!, 11.15tan ikastolako atean bilduko gara. Informazio gehiago nahi baduzu:http://irutxulo.hitza.eus/2015/03/17/32-000-metrotan-ibiliko-da-korrika-donostian-barrena/

ITSAS-GELA

Ostiralean LH5. eta 6. mailako ikasleek egun berezia pasa zuten. Gertutik marinela baten bizitza ezagutu zuten Mater itsasontziaren barruan. San Pedro herrira hurbildu ginen eta bertan marinel baten lan guztiak egin genituen eta gure itsasoa ere hobeto ezagutzeko aukera izan...

KORRIKA

Ikastolan euskararen alde gaude, eta asteazkena martxoaren 18an korrikarekin bat egingo dugu. Goizez DBHko ikasleak eta arratsaldez HH eta LH ikasleek, Donostiako beste ikastetxeekin batera bai euskari esango diogu. Anima zaitez zu ere Korrikan parte hartzea.

EDUCAMOS

Ostegun arratsaldean ikastolan Educamos plataformaren aurkezpena egin zitzaien gurasoei. Ikastolan , orain dela hilabate batzuk, irakasleen mailan erabiltzen ari dira, baina orain, sartzeko aukera gurasoen esku utzi da. Bakoitzak bere semeei buruzko informazioa asko zabalduko du eta bai ikastolarekin eta...

GOSARIO OSANSUTSUA

LH 5. mailako ikasleek gosari osasungarria zer den ikasi eta dastatu dute. Bihotz Bizi elkartearen eskutik gosari on batek dituen elikagaiak aztertu dituzte. Teoria eta gero ikastakoa praktikara eraman dute eta elkarrekin gosari on eta dibertigarri bat egin dute.

PAZKOA BIDEA

Garizuma aurrera doa eta DBHko solairuan Pazkorako bidea jarri dugu. Egunero gogoeta bat azaltzen da. Hausnarketa egin eta gero, bihotz-berritzeko aukera paregabea. Zu ere pazkorako presta zaitez!!