otsaila , 2015

SEMAFOROA

Zaratari aurre egiteko asmotan, aste honetan semaforoa erabiliz jolas orduetan neurketak egiten aritu gara. Emaitza onak jaso ditugu: astelehentik ostiralera zarata jeistea lortu dugu!!! Zorionak guztioi. Datorren hilabetean berriz, animo!  

EGIPTOKO PROIEKTUA

HH 5. urteko ikasleek Egipto proeiktua burutu  eta gurasoentzat erakusketa egin dute. Primeran pasa dute baina batez ere asko ikasi dute. Zorionak, oso lan polita egin duzue.

Hausterre eguna

Goizean zehar ziklo desberdinetako ikasleak hausterre ospakizunean parte hartu dugu. Garizuma hasiera honetan bihotz berritzeko asmoak argi utzi ditugu.  

EUSKARAREN EGUNA

Gaur Euskal Asteari amaiera eman diogu bi jaialdi zoragarriekin. Goizean Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzakoak Nafarroa Beherako plazan dantzan, abesten eta herri kiroletan aritu gara. Ondoren, DBHko txanda izan da eta guk ere primeran pasa dugu. MILA ESKER parte hartu...

OSTIRALEKO MENUA

Inauteriak eta Euskal Asteari amaiera emateko menu berezia prestatu dugu ostiralerako, parte hartzea animatu.  

INAUTERIAK

Prest gaude ostiraleko jaialdirako! Zuen zain egongo gara, guraso, familia eta auzokide, prestatu duguna erakusteko. Behenafarroa plazan 11.15 aldera!

EUSKARAREN ASTEA

Euskararen astean era bat murgildurik gaude. Hemen duzue euskararen asmo onekin bete dugun auzoa. Gu ere denok batera euskararen alde ahaleginduko gara.

BI IÑAKIREN BISITA

Atzo Bokazio asteari amaiera emateko DBH 3 mailakoek Iñaki Revilla eta Iñaki San Nikolasen bisita izan genuen. Bakoitzak bere bizitzaren bokazioen berri eman ziguten, bata seglar moduan eta bestea erlijioso moduan, baina biek mundua Jesusen estiloan aldatzeko asmoz . Mila...

Izaskun Andonegiren bisita

Gaur goizean DBH 4 mailakoek Izaskun Andonegiren bisita izan dugu. Calcutan urte batzuk pasa ondoren besteen alde lan egitean aurkitu zuen bere bokazioa. Gaur egun Bidegin elkartea ireki du eta heriotzaren inguruko egoera desberdinetan laguntzen saiatzen da. Bere esperientziak kontatu...

JOSEBA LLAMAS GURE ARTEAN

Bokazio astearen barruan Lehen Hezkuntzako otoiztegietan bisita bat izan dugu. Joseba Llamas misiolari klaretarra, Bolibiatik oporretara etorri berria dena, otoiztegietan parte hartu du. Gurekin otoitza egin du, bertako berriak kontatu dizkigu, eta batez ere guk bertara bidalitako laguntzagatik eskerrak eman...